Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

ipuinak eta abestiak haur hezkuntzarako
Blog honetan 2 urtetik 6 urterarteko umeentzako ipuinak, abestiak eta jolasak aurkituko dituzu

05/03/2008 GMT 1

HIRU TXERRIKUMEAK

izaskun @ 18:50

Txerri ama zegoen

Afaria egiten

Hiru txerri horiek

Telebista ikusten

Eta oihu egin zien

Sukaldetik ozen

Nazkatu ta etxetik

Bidali zituen

-2-

Txikiena joan zen

Nobiaren etxe ra

Ertaina joan zen etxe

Bat okupatzera

Eta handia zegoen

Lapurren antzera

Bakoitzak hartu zuen

Beraren aukera

-3-

Nobiaren etxean

Txikia ederto

Gazteluan bizi zen

erregeen antzeko

Neskak bidali zuen

Zikina zelako

Baina ez du axola

Okupa izateko.

-4-

Okuparen etxera

Joan zen bi hara

Polizia heldu zen

Ta hori ikara

Beste baten etxean

Eiten zuten traba

Azkenean joan ziren

Biak kartzelara

-5-

Txerritxo handiena

Bakarrik zegoen

Polizia jantziaz

Han mozorrotu zen

Benetako munipa

Berak zirudien

Lapurrak bi anaiak

Salbatu zituen

-6-

Txalet bat egiteko

Lanik ez balego!

Otsoa etorri zen

Txaletera gero

Hiru txerrikumeak

Txaletean bero

Otsoa jakuzzian

Ito eta gero.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!